XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Goazen ikustera txolarretxo... zerutik bi izar erori dira teilatura eta hizketan ari dira....

Txolarretxoa, ikusminez, Txipiren ondoan jarri zen.

Bitartean izarren argiak ez ziren gonbidatzez aspertzen: - Gauero Suzko Baloia desagertu orduko etorriko gara zuekin hitzegitera txolarretxoak...

- Begira gure argia eta zatozte beldurrik gabe... begira argia eta zatozte...

Txolarretxoak, izuturik eta Txipirengan babesturik, xurxulatu zuen: - Beldurrez nago Txipi, oso beldurturik...

- Zerutik jaitsitako bi izarren beldur? - Ez, Txipi - oihukatu zion txolarretxoak dardaraz.

- Horiek ez dira bi izartxo... begi hizlariak dira... ez al duzu ikusten atzean itzal beltz bat? Bera da!.

Hitz hauek entzutean, Txipik jauzi bat egin zuen atzeraka.

Bera da! Bai, egia da... hori da burua... hura... hura moko gakotsua... uuufff, horiek dira atzamarrak!.

Orduan isiltasunik handienean teilapera sartu eta zirriztu * zirriztu: zulo txiki batetatik begira geratu ziren.

- Begira gure argia eta zatozte beldurrik gabe... Guk eramango zaituztegu zoriona dagoen lekura! - errepikatzen zuten inoiz nekatzen ez ziren begi hizlariek.

Une horretan teilatuan urrats batzu entzun ziren: bi txoritxo, zeharo liluraturik, etengabeko leloa errepikatzen (...).